Altsasukoa, irakurle talde beteranoena

Guaixe 2015ko urr. 22a, 17:39

Altsasuko emakume literatur zaleak elkartzen dituen irakurle taldeak 23 bat urte ditu. Gaur egun 15 emakume elkartzen dira. Lastaila eta garagarrila bitartean urtean, hileko 3. edo 4. asteazkenean, 18:00etan Iortia kultur guneko areto txikian elkartzen dira.  Interesa duenak udal liburutegitik pasa eta han irakurri beharreko liburutegia jasoko du, hizketaldiaren egunean bueltatu beharko dena.

Irakurle taldeak ikasturte honetan dagoeneko bi topaketa egin ditu. Irailaren 30ean Txaro Begue idazle nafarra Altsasun izan zen. Irakurle taldekoekin batera bere 20 voces liburuari buruz aritu ziren hizketan. Atzo, berriz, Christopher Morleyren La libreria ambulante lanaz hizketatu ziren.

Idazle altsasuar baten bisita espero dute azaroaren 18rako: Jose Miguel Boal. En los pliegues del viento liburua idatzi du. Erromatarrek Jerusalemen gatibu gisa hartutako mutil bat da protagonista. Oiassora (egungo Irun) eramanen dute, meatzeetan lan egitera. Nobelako pasarte batzuk Sakanan kokatuak daude. Bestalde, abenduaren 16rako Yasmina Khadaren El atentado liburua izanen da hizpidea emanen duena.