A, abenturaren abiapuntua

Guaixe 2015ko urr. 24a, 11:44

Marcel Gros domekan, 17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

A-bentura handia dakar A-ltsasura clown eta pailazo kataluniarrak, pailazo baten istorioa. Grosek bere unibertsora bisita egiteko gonbitea luzatuko du eta han zilar papera, zaborrontzia, A maiuskula baten gaineko bidaia, A-itaren A-torra, mimoa, fakirra eta beste agertuko dira. Guztia A-rekin hasiko da. A A-biapuntua da. Eta Gros pailazoak A erraldoi, gorri eta bigun batekin A-zkenerainoko A-bentura A-biaraziko du Iortia kultur gunean.