Sute txikia Sunsundegin

Guaixe 2015ko urr. 26a, 09:19

Disolbatzaile bidoi batzuek su hartu ondoren piztu da sutea eta badaezpada lantegia hustu dute, langileak toxikatu ez zitezen ke handia sortu baita. 6:30 aldera piztu da sua eta bidoiak zeuden eremuari besterik ez dio eragin. Altsasuko parkeko suhiltzaileek berehala itzali dute sua. Ez da aparteko kalterik sortu. Baina, zer gerta ere, Iruñeko eta Aguraingo suhiltzaileak jakinaren gainean jarri dituzte. Lantegia garbitu eta aireztatu ondoren ohiko jardunera bueltatu da. Foruzaingoak ikertu du ezbeharra.