Bigarren garaipena lortu du Altsasuk

Guaixe 2015ko urr. 26a, 13:10

Erregional maila. 3. multzoa. 7. jardunaldia: Salesianos 1 – Altsasu 3

Hasierako 5 jardunaldietan irabazi gabe egon eta gero, denboraldiko bere bigarren garaipena lortu du Altsasuk, jarraian. Iruñean jokatutako partidan, lehen zatian Altsasuk dominatu zuen. 5 minututarako Altsasu aurreratu zen, corner baten ondoren Salesianosekoek baloia ate propiora bidali eta gero. Handik gutxira Martinezek Altsasuren aldeko bigarren gola sartu zuen, eta 20. minutuan hirugarren gola sartu zuten gorritxoek, Anderri esker. Bigarren zatian egoerari buelta ematen saiatu zen Salesianos, eta zuten abantailari eusten, aldiz, Altsasu. Nahiz eta Salesianosek gol bat sartu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta 1 eta 3 irabazita itzuli ziren altsasuarrak Iruñeatik.

Doneztebek jarraitzen du erregional mailako lider (21 puntu). Altsasu bederatzigarren postuan dago, 8 punturekin. Asteburuan liderrarekin puntutara berdinduta bigarren postuan dagoen Lezkairu taldea hartuko du Altsasuk Dantzalekun.