Festen balorazioa egitera deitu du herri mugimenduak

Guaixe 2015ko urr. 27a, 17:51

Ostiralean, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

Festen balorazioa egiteko batzar irekia deitu du herri mugimenduak, “zertxobait berandu bada ere”. Herri mugimenduko kideek “festen inguruko balorazio bat egitea ezinbestekoa” dela uste dute. Eurek eurena egin dute baina “altsasuar guztien iritzia jakitea beharrezkoa” jo dute; festak herritik herriarendako direla iritzita. Horregatik, ostiraleko batzarrera joateko deia egin dute Altsasuko peñek, gazte asanbladak, Ospa mugimenduak, Ernaik, Bilgune Feministak, Herriak Libre, presoen herriratzearen aldeko mugimenduak eta Euskal Herrian Euskarazek.