Benjumearen Saltoki, Espainiako txapeldunordea

Guaixe 2015ko urr. 28a, 12:02

Ibizan jokatutako distantzia luzeko Espainiako Triatloi Txapelketan, Saltoki bigarrena sailkatu zen, taldeka

Igandean Espainiako Triatloi Txapelketa jokatu zen Ibizan. 278 triatletek burutu zuten distantzia luzeko proba gogorra. 4 km igerian, 120 km bizikletan eta 30 km korrikan osatu behar izan zituzten. Gomila taldeko Carlos Lopez izan zen azkarrena (6:00:29). Saltoki Trikideak taldean dabilen Felix Benjumea bikain aritu zen. Altsasuarra 60.a sailkatu zen (7:03:17), 7 ordu pasa lehian egon eta gero.  

Benjumearen taldea, Saltoki Trikideak, Espainiako Triatloi Txapelketako bigarren talde onena izan zen, taldekako txapeldunordea, Aritz Garciak, Alejandro Jimenezek, Gabriel Garinek, Jesus Goñik, Ion Astigarragak eta Felix Benjumeak egindako lan bikainari esker.