Podemos-Ahal Dugu hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadurak biltzen

Guaixe 2015ko urr. 29a, 16:02

Abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan estreinakoz aurkeztu da Podemos-Ahal Dugu. Hauteskunde lehian aritu ahal izateko alderdiak probintzia bakoitzeko erroldaren %0,1aren babesa jaso beharra du. Podemos Altsasu Ahal Dugu zirkulutik argitu dutenez, sinadura emateak ez du esan nahi gero alderdiari botoa eman behar zaionik, baizik eta hauteskundeetan alderdi berri bat parte hartzea babesten dela. Altsasun, asteartean, ordu bakar batean 50 sinadura jaso zituzten. Jendearen sinadura gehiago jasotzen ari dira. Alderdiari laguntza hori eman nahi diotenek Altsasuko zirkuluarekin harremanetan jartzea besterik ez dute.

Bestalde, gaur, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikineko 1. solairuan ekitaldia eginen du Podemos-Ahal Duguk. Bertan izanen dira Idoia Villanueva (Podemos) talde mistoko Nafarroako senataria eta Ione Belarra, Podemos Hirritar Kontseiluko kidea.