Gorospe Saratxagaz

Guaixe 2015ko urr. 29a, 16:37

Pedro Gorospe Lafuente kazetari altsasuarrak El inconformismo de Koldo Saratxaga, semilla del éxito de Irizar Group y Ner Group liburua idatzi du (Cyan Proyectos Editoriales, 2015). Saratxagak NER (Nuevo Estilo de Relaciones) izeneko kudeaketa filosofiaren berria asmatu eta indarrean jarri zuen 90eko hamarkadan. Kudeaketa filosofia hori pertsonen pertsonetan oinarrituta dago, elkar banatzean, hierarkia eskasarekin eta lidergoa konpromisotik, konfiantzatik eta gardentasunetik bideratzen da.

Korporazio askok bere egin dute Saratxagaren ideiak, beti ere, langileen gehiengoaren aurretiko babesa izanda. Liburuan Gorospek Saratxagaren eta Ner taldearen historia kontatzen du. Horretarako, protagonisten oroitzapenak jaso ditu. Kontaera biziarekin lidergo eredua nola zabaltzen den azaldu du altsasuarrak.