Halloween festa Zumalakarregin

Guaixe 2015ko urr. 30a, 10:39

Intxostiako auzoko plaza handiak, Zumalakarregik, Halloween festa hartuko du larunbatean. 19:00etatik aurrera haurrendako “ginkana beldurgarria” izanen da. Besteak beste, zapian, kalabaza pasan, momia biltzean eta elur jolasetan aritzeko aukera izanen da. Dantzarako eta koreografiak egiteko musika ere jarriko diete. Gainera, mozorrotzen diren haur eta helduendako saria izanen da. Pintxo jatea ere izanen da eta gauerdian faroltxo hegalariak askatuko dituzte, desio bana eskatu ondoren. Intxostiako festa batzordeak antolatu du ospakizuna JJ, Akelarre eta Txalaparta tabernen laguntzarekin.