Ipuinen unean bueltan

Guaixe 2015ko urr. 30a, 11:59

Hilabeteko azken ostiralean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Maiatzean denboraldia bukatu eta gero, ipuin kontalarien saioak bueltan dira, atzera ere, Altsasuko Iortia kultur gunera. Denboraldia zabaltzera Lur Usabiaga etorriko da Lamiak harrapatzen kontakizunarekin. Haurrendako euskarazko saio horiek Altsasuko Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatzen ditu.