Anari, Altsasun zuzenean

Guaixe 2015ko urr. 30a, 12:33

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

 

Anari Alberdi kantuegilea, kantaria eta gitarra-joleak bere azken diskoa, Zure aurrekari penalak (2015, Bidehuts) aurkeztuko du bihar Altsasun. Sei urteko etenaren ondoren heldu da Anariren bosgarren diskoa. Tempo ertaineko baina geldoko bederatzi doinuk osatzen dute lana. Iortiako eszenatokian bere proposamena defendatzeko Anarik Borja Iglesiasen (gitarra), Mikel Abregoren, Drake, (baxua), Mariano Hurtadoren (pianoa eta teklatuak) eta Mikel Txopeitiaren (bateria) laguntza izanen du.

Lanaren aurkezpenean Anarik Berriari emandako elkarrizketa esan zuen intuizioak gidatuta, idatzizkora baino gehiago ahozkotasunera jotzen duen lana ondu duela. Aurreko diskoan, Irla izan diskoarekin bilatzen zuen hori orain aurkitu duela esan zuen; idazkeran aldaketa bat, beste modu bat. Eta ederra dela zuzenean jotzeko.

Sakanako Berria-lagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatutako kontzertu da. Anarik azken diskoa aurkeztuko du, baina, horretaz aparte edo horren gainetik, atzera begiratu eta efemerideak ekarriko dizkigu gogora. Duela 25 urte sortu baitzen Egunkaria eta duela 12 hartu zion lekukoa Berriak (sarreretatik ateratako dirua Berria fundazioarendako izanen da).

Sarrerak
www.iortiakultura.com web gunearen bidez eros daitezke edo kultur gunean bertan: aurretik 10 eurotan (gaur azken eguna) eta bihar 12 eurotan. Berria-lagunek 2 euroko deskontua izanen dute (berrialagun-txartela erakutsi beharko da txarteldegian deskontua egin ahal izateko). Berria-lagun bakoitzak bi sarrera erosi ahal izanen ditu gehienez ere deskontua aplikatuta.

Laugarrena
Sakanako Berria-lagunek antolatzen duten laugarren emanaldia izanen da biharkoa. Beti ere, Sakanako Mankomunitatearen eta Altsasuko Udalaren laguntzaz. 2012an Ruper Ordorikaren kontzertua izan zen, 2013an Garirena eta joan den urtean Tanttaka antzerki taldearen Zazpi aldiz elur ikuskizuna. Haiekin Berriak euskara eta euskal kultura duen sustatu nahi izan du eta, bide batez, egunkariaren inguruko komunitatea elkartzeko gune bihurtu dira.