Xurruten onddo astea

Guaixe 2015ko aza. 5a, 08:13

Heldu den ostegunetik domekara, Altsasuko Alde Zaharreko tabernen elkarteak, Xurrutek, onddo astea prestatu du. Arkangoa, Urtzi, Gautxori, Xume, Lezea eta Koxka tabernetatik pasatzen diren bezeroak onddoekin egindako pintxo goxoak dastatzeko aukera izanen dute. Dastatzearekin batera sariak irabazteko aukera ere izanen dute: Sant Sadurniko (Bartzelona) Freixenet upategira bi pertsonarendako bisita, hotela barne edo elkarteko taberna bakoitzean bi pertsonarendako afaria.