Txikienak hasi dira lanean

Guaixe 2015ko urr. 30a, 11:07

Sakanako Futbol 8 Topaketa aurreko astean hasi zen. Igandean bigarren jardunaldia dago jokoan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako kimuen mailako Sakanako Futbol 8 Topaketak igandean hasi ziren. 9 talde lehiatuko dira aurten: Olaztiko Sutegi, Urdiain, Lakuntzako Lagun Artea, Etxarri Aranatz eta Altsasuko Sayas, Dantzaleku, Tipi-Tapa, Kaixo eta Mediolanum. Partidak Altsasuko Dantzalekuko zelaian jokatuko dira, Urdiaini etxean jokatzea tokatzen zaion partidak izan ezik. Kasu horretan, partidak Urdiaingo Aitziber zelaian jokatuko dira.

Urriaren 25etik maiatzaren 22ra bitartean, guztira 18 jardunaldi jokatuko dira, Gabonetako oporrak, Santa Agedan eta inauterietan izan ezik.

Sakanako Futbol 8 Topaketak. 2. jardunaldia
Igandean Dantzalekun
11:00etan: Mediolanum – Tipi-Tapa
11:00etan: Kaixo – Etxarri Aranatz
12:00etan: Dantzaleku – Lagun Artea
12:00etan: Sayas – Sutegi
Atseden: Urdiain