Altsasuk ezin izan zuen Lezkairuren kontra irabazi

Guaixe 2015ko aza. 2a, 12:21

Erregional maila. 8. jardunaldia: Altsasu 0 – Lezkairu 1

Altsasu eta Lezkairuren arteko partidan gol aukera gutxi izan ziren. Altsasu hasieratik dominatzen saiatu zen, baina partida hasi eta ordu erdira Lezkairuk gola sartu zuen. Bigarren zatian Altsasu berdintzen saiatu zen, baloi bat zurtoinera bidali zuen ere, baina baloiak ez zuen Lezkairuren atean sartu nahi izan eta hiru puntuek Dantzalekutik ihes egin zuten.

Doneztebek jarraitzen du erregional mailako lider (24 puntu), Lezkairu bigarrenarekin puntutara berdinduta. Altsasu bederatzigarrena da, 8 punturekin. Asteburuan sailkapenean 13.a den Mutilbera izanen du aurkari Altsasuk.