Huellas de Altsasuk lasaitasuna eskatu du

Guaixe 2015ko aza. 4a, 15:45

Iraileko bigarren asteburuko txakurren pozoitzeen ondoren gertatutakoa salatzeko sortu zen Huellas de Altsasu taldea. Foruzaingoa jakinarazi du sakandar bat atxilotu duela. Horrek jendea zein izan daitekeen espekulatzen hastea ekarri duela aipatu dute Huellas de Altsasutik. Horregatik, “talde eta sakandar gisa lasaitasunerako deia egiten dugu. Utz dezagun justiziak pertsona hori zigortu dezala edo ez. Ez gara ez epaileak ezta borreroak”.

Taldearen lehen helburua iraileko gertakariak argitzea da. “Oraindik gutxi dakigu eta, horregatik, lasaitasuna eskatzen dugu”. Altsasuko Udalari auzian akusazio partikular gisa aurkezteko eskatu diote. Huellas de Altsasuk gaur egun 23 bat pertsonek osatzen dute. Baina nahi duen guztiak ateak zabalik du. Maskota guztien defentsan ariko den elkarte bat sortzeko urratsak ematen hasi dira.