Dendari altsasuarrak denda txikien aldeko iragarkian

Guaixe 2015ko aza. 5a, 17:02

Altsasuko sei denda eta euren dendariak iragarki bateko protagonista izanen dira. Nafarroako Gobernuak denda txikietan erosketak bulkatzeko kanpaina baten zati da Tafallan eta Altsasun grabatutako iragarkia. Nafarroako telebistetan eta zinemetan emanen dute. Eguberriko kanpainaren aurretik iragarkia ikusgai izanen da. Altsasun astelehenean Asensio arropa dendan, Juan Antonio Galartzaren harategian, Julene lurrin-dendan, Arkatz liburu-dendan, Sakana optikan eta La Cigueña dendan grabatu zuten.