Haur eskolaren aldeko gobernuaren “ahalegina”

Guaixe 2015ko aza. 5a, 12:08

Hori egiten saiatuko da Hezkuntza Departamentua. Hala jakinarazi zuen asteartean Jose Luis Mendoza kontseilaria Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordean, EH Bilduko Miren Aranoaren galderari erantzunez. Mendozak jakinarazi zuenez, haur eskola berria egiteko ahalegina eginen du bere departamentuak. Udalak egungo premietara egokitu du hasierako proiektua eta 1.900 m2-ko azalera beharrean 1.100koa izanen litzateke. Aurrekontua milioi bat euro ingurukoa litzateke eta txostena, dagoeneko, kontseilariak esku artean du.

Jakina denez, irailaren 28an Txirinbulo haur eskola hartzen zuten moduko prefabrikatuek su hartu zuten eta guztiz suntsitu ziren. Gaur egun udalak zerbitzua Intxostiapunta gazte guneko behe solairuan ematen du.