Enpresen beharrak bertatik bertara

Guaixe 2015ko aza. 5a, 15:47
Isasia industrialdeko pabilioi batzuk.

Horiek ezagutzeko alkateak Altsasuko enpresetara bisita erronda hasi du.

Javier Ollo Martinezek Altsasuko enpresek dituzten eskakizunak eta beharrak zuzenean ezagutzeko lantegiak bisitatzeko erronda hasi du aste honetan. Alkateak gogora ekarri du finantza krisiagatik Altsasuk egoera ekonomiko larria pairatu duela eta horrek gogor jo duela industria arloa. Horren adierazle gisa Altsasuk Sakanaren langabeziaren %49,1 izatea jarri du Ollok.

Horregatik, guztiagatik enpresekin zuzeneko harremana izatea garrantzitsua jo du alkateak: “izan ere, enpresak dira aberastasuna sortzen duten agenteak eta zer esanik ez Altsasu bezalako herri batean, zeina iraganean gune industriala izan den, gaur egun oraindik bada eta etorkizunean horrela jarraitu behar du, bestelako sektore ekonomikoak baztertu gabe”.