Ekonomia komedia

Guaixe 2015ko aza. 6a, 15:56

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Nobleziaren pare agertu nahi duen eta ekonomikoki itota dagoen burgesia zigortzen duen komedia da Acronimaren Bancarrota. Ramon Pantaleon larru-saltzaile zaharrak, jokoak eta bestelakoetan arituz, negozioa hondoratu du. Zordunei pagatu gabe utzi ondoren negozioa berrabiarazteko finantza plana martxan jarriko du Bernardo Capdevilla notarioaren laguntzaz. Azkar batean, atzera ere, hondoa joko du Pantaleonek, maitalearen iruzurragatik eta ingurukoek lapurtzen diotelako. Makinazio gehiago izanen dira. Gaur eguneko istorio bat dirudien arren, Carlo Goldoni italiarrak orain dela ia 300 urte idatzi zuen obra.

Iruñeko Gaiarre Antzokiak eta Nafarroako Gobernuak antolatu duten 2015eko proiektu eszenikoen Gaiarre Saria irabazi du Acronima producionesen antzezlanak.


Fitxa artistikoa
Zuzendaria: Fabio Mangolini.
Aktoreak: Ion Iraizoz, Naiara Carmona, Txema de Martin, Txus Pellicer, Andrea Soto eta Daniel Llull.
Musika: David G. Igarreta.