Feria bat, 46 ikuspegi

Guaixe 2015ko aza. 6a, 15:06

XXX. Altsasuko ferietako rallyko lanen proiekzioa larunbatean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Altsasuko ferietan, lastailaren 18an, argazki kamera magalean zuten 46 argazkilari batera eta bestera aritu ziren. Altsasuko Mendigoizaleak taldeak emandako gaiei buruzko argazkiak atera zituzten, gerora lehiaketara aurkezteko. Epaimahaiak dagoeneko bere lana egin du eta bihar jakinen da epaia. Horren aurretik argazki rallyra aurkeztutako lan guztiak ikusteko aukera izanen da. Lan horiek astelehenetik aurrera Altsasuko Dendarien Elkarteko erakusleihoetan ikusgai izanen dira.