Rockabilly doinuak Altsasun

Guaixe 2015ko aza. 6a, 13:43

Gaur, 23:00etan, Altsasuko Arkangoa tabernan.

Transistores 50 talde donostiarra, edo bestela esanda, Jimmy Yarza (gitarra eta ahotsa) eta Juanjo Erentxun (kontrabaxua eta koroak) bikoa Arkangoa tabernan ariko da gaur. Pop melodikoko ukitua duen rockabillya egiten du Transistores 50k. Zuzeneko bizia dute. Euskal Herriaz aparte Espainian eta Frantzian ere jo izan dute. Taldearen izen bera duen diskoa dute kalean.