ARTebide elkarteak antolatutako IV. Arte Azoka ateak ixtear da. Gaur, bihar eta igandean izanen dira erakusketa ikusteko azken egunak. Iortia kultur gunetik pasatzen direnek 26 sakandarren eta 8 artista gonbidaturen lanak ikusteko aukera izanen dute. Pintura, eskultura, argazkia, zeramika, instalazioak, irudi digitala, collagea, bideoa eta abar daude ikusgai.
www.arteazoka.webnode.es
Altsasuko Arte Azokak Interneten duen orria da.