Josefina Arregi klinikak jasoa duen jakintza sakandarren artean zabaltzeko zikloak aurrera segitzen du. Gaur Paola Roa-Granthon mediku geriatrak adinduen sindromeei buruzko hitzaldia emanen du. Besteak beste erorikoen eta loaren sindromeak izanen ditu aztergai. Eta haiei buruzko informazioa eta prebentziorako jokabideak emanen ditu.
Egutegia*
Azaroak 10, asteartea
Adinduen sindromeak: erorikoen sindromea. Loaren nahasmena. Informazioa eta prebentziorako jokabideak.
Hitzaldia: Paola Roa-Granthon (mediku geriatra).
Azaroak 24, asteartea
Musikoterapia; musika bidezko estimulazioa, komunikazioa eta emozioa.
Tailerra: Raquel Guerrero (okupazio-terapeuta).
Abenduak 15, asteartea
Bitartekoak eta gizarte laguntzak; Dependentzia Legeari buruzko informazioa, ezgaitasun prozesuak, laguntzak eta baliabideak.
Hizlaria: Josune Lopez de Goikoetxea (gizarte langilea).
*Saio guztiak Altsasuko jubilatu elkartean dira, 18:00etan.