Onddo goxoak dastatzeko garaia

Guaixe 2015ko aza. 6a, 12:41

Gure lurra, gure onddoak leloarekin Onddo Astea antolatu du Altsasuko Alde Zaharreko tabernarien Xurrut elkarteak. Dozena erdi tabernetan zizekin egindako gastronomia-gutiziak eskaintzen dituzte, atzotik domekara arte. Pintxo eskaintza berezia dastatzera animatzen diren guztiak lehiaketa batean sartuko dira: Sant Sadurniko (Bartzelona) Freixenet upategira bi pertsonarendako bisita, hotela barne edo elkarteko taberna bakoitzean bi pertsonarendako afaria.

Eskaintza
Taberna    Pintxoaren izena        Osagaiak
Arkangoa   Mendia eta haizea          Erregosia, onddo apar eta airearekin
Gautxori     Onddo dorrea                Ahatez eta onddoz betetako pasta
Koxka        Udazkeneko koloreak     Masaiala, foie eta sagar karamelizatua
Lezea        Onddo ravioliak              Onddoak, foie, purea eta Pedro Ximenez    
Urtzi          Hongomole                    Onddoak, bakailao brandada eta patatak
Xume        Goi-onndo                     Onddoz betetako alberjinia eta bakailaoa