Zinemaldia, sexualitatea gozamenez ikusteko

Guaixe 2015ko aza. 7a, 11:55
Zine foruma izanen da jaialdiaren barruan.

Gozamenez gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batetik lantzea helburu duen programa da. Udazkeneko programazioaren barruan Gozamenez I. Altsasuko zinema zikloa antolatu da. Heldu den asteazkenean abiatuko da zikloa gazte nafarrek II. Gozamenez film laburren lehiaketara aurkeztutako lanen proiekzioarekin. Ostegunean, berriz, Bilboko Zinegoak jaialdiko film –laburren aukeraketa bat ikusteko aukera izanen da. Bi emanaldiak 19:00etan izanen dira, Iortia kultur gunean. Lehena dohainik eta bigarrena 3 euroko sarrerarekin.

Zikloa heldu den astean proiektatuko den Ander filmak itxiko du. 21:45ean izanen da emanaldia eta ondoren foruma izanen da. Gazteak sarrera doan izanen dute eta helduek 3 euro pagatu beharko dute. Bestetik, hurrengo hiru astelehenetan 10 ordu sexuaz tailerra izanen da Intxostiapunta gazte gunean, 17:30ean hasita.