Kimuen Futbol 8 Topaketak

Guaixe 2015ko aza. 6a, 09:15

Igandean 3. jardunaldia jokatuko da Altsasun eta Urdiainen

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Kimuen Futbol 8 Topeketen 3. jardunaldia jokatuko da igande goizean Altsasuko Dantzalekun eta Urdiaingo Aitziberren. Aurten Sakanako 9 talde ari dira lehian. Topaketa txapelketa moduan jokatuko da baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa.

Kimuen Futbol 8 Topaketen 3. jardunaldia
Igandean, Altsasun
11:00etan: Sutegi – Dantzaleku
11:00etan: Lagun Artea – Kaixo
12:00etan Etxarri Aranatz – Tipi Tapa
Igandean, Urdiainen
12:00etan: Urdiain – Mediolanum