Altsasuk borrokatu zuen, baina ezin izan zuen Mutilbera irabazi

Guaixe 2015ko aza. 9a, 11:10

Erregional maila. 9. jardunaldia: Mutilbera 2 – Altsasu 1

Mutiloan jokatutako partida bikainean, Altsasuk ezin izan zuen Mutilbera menpean hartu. Altsasuk bukaerara arte borrokatu zuen, baina Mutilbera 2 eta 1 gailendu zen. Altsasu izan zen markagailuan aurreratu zena, Ormazabalek Mutilberaren defentsa akatsa bikain probestu eta gero, baina berdintzea lortu zuen Mutilberak. Bigarren zatian Mutilberak Altsasu presionatu zuen eta 2 eta 1 aurreratzea lortu zuten Iruñerrikoek. Altsasu egoerari buelta ematen saiatu zen behin eta berriz, baina Mutilberaren defentsa sendoari ezin izan zion aurre egin. Azkenik, hiru puntuak Mutilberak poltsikoratu zituen.

Sailkapen orokorren Doneztebek jarraitzen du lider (27 puntu), Lezkairu bigarrenarekin puntutara berdinduta. Altsasu 12.a da, 8 punturekin. Asteburuan Altsasuk sailkapenean seigarrena den Eguesibar hartuko du Dantzalekun.