Altsasuko jaialdia bertan behera

Guaixe 2015ko aza. 11a, 13:01

Altsasuko Gaztetxearen 25. urteurrena dela eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) larunbaterako egitaraua prest zuen, musika jaialdia barne. Zea Mays, La Viuda Negra, Raperos de Emaus, Ebri Nigth KOP, Backed by The Titanians eta Train to Roots taldeen parte hartzea aurreikusia zegoen baina AGA “berri txar bat” eman beharrean aurkitu da: “larunbaterako prestatuta geneukan egitaraua bere horretan mantentzea ezinezkoa egiten zaigu”. Pasa den asterako aldez aurretik aurreikusi baino sarrera gutxiago saldu ziren eta horrek egitaraua bertan behera uztea ekarri zuen.

AGAtik aitortu dutenez, “. Ilusio handiz planteatu genuen bai publiko aldetik bai musika estilo aldetik anitza den kartel hau! Horrexegatik, gazte asanbladatik egin den apustua oso handia izan da, eta hortaz gure gain hartu dugun arriskua ere”. AGAtik sarrera erosi dutenei barkamena eskatu eta, aldi berean, eskerrak eman dizkie, eta dirua erositako tokian bueltatuko dietela jakinarazi dute. Eurekin lan egiteko prest zeuden guztiei eta musika taldeei ere gauza bera adierazi diete gazte erakundetik.