Kantuak akustikoan biluzten

Guaixe 2015ko aza. 12a, 08:44

Gaur, 22:00etan, Altsasuko Arkangoa tabernan.

Harvey Keitel aktoreak Pulp Fiction filmean Otsoa jaunarena egiten du. Juanjo Ojetak eta Patxi Garrok bi izenak hartu zituzten euren musika proiektua izendatzeko: Harvey Keitel & Señor Lobo. Makina bat musika proiektutan eskarmentua pilatutako musikariak biak, elektrizitatea baztertu eta gitarra akustikoekin bertsioak jotzen hasi ziren. Eric Clapton, Beatles, David Bowie, Creedence Clearwater Revival, John Mayall, Burning, Leño, Alarma, Barricada, Los Suaves eta beste hainbaten doinuak biluzten dituzte euren kontzertuetan.