Ferietako argazki rallyak sarituak ditu

Guaixe 2015ko aza. 12a, 16:47

Altsasuko Mendigoizaleak 30. aldiz antolatu du ferietako argazki rallya aurten. Lastailaren 18an 46 argazki zalek parte hartu zuten (33 heldu eta 13 haur). Rallyra aurkeztutako argazki guztiak larunbatean Iortia kultur gunean ikusgai izan ziren. Emilio Zazuk, Andres Argalek, Koldo Arnanzek, Cristobal Bengoetxeak eta Patxi Zelaiak osatu zuten lehiaketako epaimahaia. Haien erabakia larunbatean jakinarazi zuten. Aurten, estreinakoz, Altsasuko Dendarien Elkartean argazki dibertigarrienaren saria eman zuen, Mikel Urdinek jaso zuena.

  Palmaresa    
  Helduak    
  1. bildumarik hoberena Imanol Manterola 200€ eta trofeoa
  2. bildumarik hoberena Emilio Perez 120€ eta trofeoa
  3. bildumarik hoberena Carlos de Cos 90€ eta trofeoa
  Klubeko kidea Fernando Sayas Trofeoa
  Argazkirik hoberena Jose Luis Rodriguez Trofeoa
  Haurrak    
  1. bildumarik hoberena Alex Murciego Trofeoa eta oparia
  2. bildumarik hoberena Iker Ruiz Trofeoa eta oparia
  3. bildumarik hoberena June Dorronsoro Trofeoa eta oparia