Forumarekin despedituko da Gozamenez zinema-zikloa

Guaixe 2015ko aza. 13a, 13:21

Gozamenez 2015, I. Altsasuko zinema zikloa gaur despedituko da Iortia kultur gunean. Euskal Herrian filmatutako Ander pelikula ikusi eta haren inguruan hizketatzeko aukera izanen da, 21:45etik aurrera. Horrela bukatuko da  Udal Gazteria Zerbitzuak sustaturik, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Udal Kultura Zerbitzuak lagundutako zikloa da.

Zinema zikloaren helburua sexualitatearen ikuspegi baikorra, plurala eta begirunetsua eskaintzea da. Haren barruan Nafarroako Gozamenez 2. film laburren lehiaketara aurkeztutako lanak proiektatu ziren herenegun eta Bilboko Zinegoak jaialdiko film laburrak atzo.