Santa Ageda eta inauterien ospakizunek badute data

Guaixe 2015ko aza. 17a, 14:54

Heldu den urtean astearte-inauteria otsailaren 9an izanen da. Herri-ihote ospakizunak bat egiten zuen Santa Agedako kinto ospakizunen azken egunarekin. Daten bat etortze hori kontuan izanda udala kintoen ordezkaritza batekin elkartu zen eta gaia Kultura Batzordera eraman zen. Han erabaki zuten astearte-inauteriko ospakizuna otsailaren 9an mantentzea eta kintoenak otsailaren 5ean, 6an, 7an, 8an eta 10ean. Hau da, kintoen zortziko dantzak egun bat beranduago bukatuko dira. Altsasuko Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak erabakia berretsi zuen atzo.