Irisgarritasuna ezgaitasunaren gainetik

Guaixe 2015ko aza. 18a, 15:31

Asistentzia txakurren laguntza behar duten pertsonen eskubideak bermatzen ditu Nafarroako Laguntza Txakurren Legeak. Espazio publiko edo erabilera publikoa duten espazioetan sartzeko eskubidea dute laguntza txakurrak legea onartu zenetik, esaterako: liburutegi, taberna, jatetxe, hotel, osasun etxe, eskola… Legea Bocalan Biak Bat fundazioak sustatu zuen eta orain legeak aitortzen dituen eskubide eta betebeharrak ezagutarazteko lanean ari da. Hala, Altsasuko Udaleko langileei legeak esaten duenaren berri eman zieten fundazioko kideek atzo. Javier Ollo Martinez alkateak esan digun moduan, legeak “gizartean elkarbizitza egokia garatzeko jarraibideak ematen ditu, eta administrazioak horretan paper nabarmena du”.