Piktogramak herria ulertzeko

Guaixe 2015ko aza. 18a, 16:50

Altsasuko liburutegiaren sarreran dagoeneko piktograma bat dago.

Altsasuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Batzordean onartu eta Tokiko Gobernua Batzordeak astelehenean baimendu zuen udalak Nafarroako Autismo Elkartearekin hitzarmena sinatzea. Zure hiria piktogramen bidez ezagutu programa Altsasun garatuko da horrela. Hau da, udal 11 eraikinen kanpoko aldean piktogramak jarriko dira eta irudi horien bidez autismoa duten pertsonek eraikinean egiten den jardueraren berri izanen dute. Udal eraikin hauetan jarriko dira piktogramak: Gure Etxea, ludoteka, Labadero eraikineko gimnasioa, Iortia kultur gunea, musika eskola, gaztetxoko, Txirinbulo haur eskola, udaletxea, igerileku estaliak, Dantzaleku kirol gunea eta adinduen egoitza.