Heldu den asteazkena, azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko eguna da. Hori dela eta, Altsasuko mugimendu feministak egitaraua prestatu du, Indarkeria sexitaren aurrean… zure ardura hartu! Aski da! leloa duena. Emakumeek pairatzen dituzten indarkerien inguruko erakusketa mustuko dute gaur Gure Etxea eraikinean. Eta, mustutzearekin batera, Pamela Palencianoren No solo duelen los golpes bakarrizketa izanen da. Amodioa nola bizi dugun zalantzan jarri eta tratu txarrak zer diren azalduko du. Bestalde, Altsasuko Gazte Asanbladarekin batera espazio alternatiboetan izan daitezkeen sexu erasoen inguruko hitzaldia antolatu dute astearterako.
Egitaraua
Azaroaren 20tik 25era
19:00etatik 21:00etara Emakumeenganako biolentzia mota ezberdinak. Erakusketa Gure Etxea eraikinean.
Azaroak 20, osteguna
19:00etan No solo duelen los golpes. Pamela Palencianoren bakarrizketa. Gure Etxea eraikinean.
Azaroak 24, asteartea
19:00etan Sexu erasoak eta espazio alternatiboak. Zein da zure erantzuna? Begoña Zabalaren hitzaldia gaztetxean.
Azaroak 25, asteazkena
19:00etan Kontzentrazioa udaletxe aurrean. Ondoren auzatea Gure Etxea eraikinean.