Salazar Bilboko grabatu jaialdian

Guaixe 2015ko aza. 19a, 16:12

Gaur hasi eta igandea bitartean Bilboko Euskalduna jauregiak nazioarteko grabatu jaialdia hartuko du, FIG Bilbao. Egungo eta aitzinako paperean egindako grabatu eta artearen nazioarteko erakusketa da Bilbokoa. 62 erakusketari eta 300 artista baino gehiago elkartu ditu. Toulouse Lautrec, Picasso, Miro, Chillida, Richard Serra, Jaume Plensa, Lazkano edota Giacometti bezalako grabatu egileen lanak izanen dira ikusgai. Windsor kulturgintza aretoak Dora Salazarren lanak eramanen ditu.