Klinikak 30.000 euro jaso ditu

Guaixe 2015ko aza. 19a, 16:00
Hitzarmena gaur sinatu dute.

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak La Caixaren gizarte ekintza eta Nafarroako Kutxa fundazioarekin hitzarmena sinatu dute. Udaberriaz geroztik klinika dementzien inguruko prestakuntza eta arreta pertsonalizatuko proiektua du martxan eta hura gauzatzeko aipatu erakundeek 30.000 euro eman dizkiote.

Altsasun, klinikan bertan, egin dute sinadura ekitaldia gaur. CaixaBanken Nafarroako zuzendari Ana Diez Fontanak, Nafarroako Kutxa fundazioko zuzendari Javier Fernandez Valdivielsok eta klinikako kudeatzaile Javier Saenzek eta mediku zuzendari Jose Joaquin Roldanek parte hartu dute.