Enpresa simulatua sortzeko proiektua Altsasun

Guaixe 2015ko aza. 19a, 16:29

%100ean diruz lagundua dago eta egiazko egoeraren pareko den lan esperientzia jasoko dute izena ematen dutenek. Gaur aurkeztuko dute ekimena, 10:00etan, Iortian.

Altsasuko Udalak, AIN (Asociación de la Industria Navarra) elkartearekin laguntzarekin, enpresa simulatu bat sortzeko proiektua bultzatu du. Programa hau Nafarroako Enpresarien Konfederazioak antolatzen du eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Doako proiektua da, %100ean finantzatua dagoelako, eta gaur, ostiralean, 10:00etan aurkeztuko dute, Altsasuko Iortia Kultur Gunean.

Nori zuzendua
Enpresa simulatua sortzeko proiektua azaroaren 25ean hasiko da eta abenduaren 23an despedituko da. Goizeko 9:00etatik 15:00etara ariko dira lanean. Enpresa simulatua sortzea da erronka. Egiazko egoeraren parekoa den lan esperientzia jasoko dute izena ematen dutenek. “Birsortu ezazu enpresa, bulegoa edo aholkularitza bat, eta ikasi-birziklatu zure ezagutzak lanpostu ezberdinetan arituz, zure enplegagarritasuna hobetzeko” hori da asmoa, proiektua antolatu dutenek azaldu dutena. Proiektua honako parte-hartzaile hauei zuzendua dago: egiazko egoeraren parekoa den lan esperientzia eskuratu nahi dutenendako, enpresa munduari begira dauden tituludunendako –LH, Diplomatura edo Lizentziatura– eta jardun gabeko epealdi baten ondoren lan mundura itzultzea bilatzen duten enpresa munduko profesionalendako –administrari profildunak, finantzariak, giza baliabideetako teknikariak…–.
Programak banan-banako saioak eskainiko ditu, eta parte-hartzaile guztiek jasoko dute haien enplegagarritasun ibilbidea eta pertsonalizatutako ekintza plana.

Informaziorako
948 42 11 24, 948 42 11 50, mbrun@ain.es edo vlopez@ain.es.