Rocka, Ozhen

Guaixe 2015ko aza. 20a, 13:37

Gaur, 23:00etan, Altsasuko Lurrazpi tabernan.

Ozhenek 80. eta 90. hamarkadetako rock musikaren kutsua duten doinuak ekarriko ditu Bermeotik Altsasura. Lurrazpi tabernan gaur ariko den boskotea aurten bertan sortu da. Hainbat taldetan eskarmentua pilatutako musikariak dira eta san juanetarako bost kantuz osatutako maketa kalean zuten. Lan hori aurkeztuko dute Guruz Aristegik (ahotsa), Manu Goikoetxeak (bateria), Esti Goikoetxeak (baxua), Iker Latxagak (teklatuak) eta Aritz Hormaetxeak (gitarra).Gogo biziz etorriko dira, VII. Banden Lehia lehiaketarako finalerako aukeratuak izan baitira.

Maketa entzuteko sakatu hemen.