Ezpain gorriak ipuin kontaketa gozagarria

Guaixe 2015ko aza. 20a, 12:58
Dorleta Kortazar. Argazkia: Goiena.eus

Gaur, 23:00etan, Altsasuko Haritza tabernan.

Dorleta Kortazarrek Ezpain gorriak helduendako ipuin kontaketa eskainiko du. Arrasateko ipuin kontalariak berak sortutako ipuinak kontatuko ditu gehien bat. Haren helburua bizitzari buruzko beste ikuskera bat transmititzea da. “Beste bide batzuetatik jasotzeko zailak diren eredu eta balioak helarazten dizkiet entzuleei”. Gaurko saioa Gozamenez programaren baitan kokatuta dago, eta gazteei sexualitatearen irudi positiboa emateko helburuz antolatuta dago.