Amigoren zelaitik punturik gabe etorri zen Altsasu

Guaixe 2015ko aza. 23a, 12:21

Erregional maila. 11. jardunaldia: Amigo 3 – Altsasu 0

Amigo eta Altsasuren arteko partidan futbol zelaia izan zen protagonistetako bat. Euriarengatik egoera kaxkarrean zegoen zelaia, eta asko nabaritu zen. Lehen zatian Amigok aukera gehiago izan zituen. Aldiz, Altsasu apenas gerturatu zen Amigoren atera. Bigarren zatian Amigok gehiago dominatu zuen. Penalti bati esker aurreratu zen Amigo. Jokoaren intentsitatea bere horretan mantendu zuen Amigok, eta bi gol gehiago sartu zituzten. Punturik gabe itzuli ziren altsasuarrak.

Lezkairu da erregional mailako liderra (33 puntu). Altsasu 12. Postura jaitsi da (9 puntu). Asteburuan sailkapenean bigarrena den Doneztebe hartuko du Altsasuk.