Zelandi kiroldegiak 25 urte bete ditu

Guaixe 2015ko aza. 24a, 11:00

Altsasuko Saskibaloi Taldea, CBASK, Zelandi kiroldegian, 2014-2015 denboraldiko aurkezpenean.

1990ko azaroaren 23an mustu zen Altsasuko Zelandi kiroldegia

Zelandi kiroldegiak 25 urte bete ditu. 1990ko azaroaren 23an mustu zen, 17:00etan, Altsasuko alkate Emilio Boulandier, Kirol Kontseilu Nagusiko zuzendari orokor Tomas Alberdi eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol kontseilari Roman Felones bertan zirela. Mustutze ekitaldia “Enganchate al deporte” lelopean Sakanan eta Altsasun antolatutako jardunaldien barruan antolatu zen. Agintarien ekitaldiaren ondoren, gazte mailako emakumezkoen mailako partida jokatu zuten Altsasu Arfek eta San Jorgek, eta gizonezkoen autonomia arteko lehen mailako partida Altsasu-Arfek eta Urdaneta-Centuryk.  

Zelandi kiroldegiak 130 milioi pezetako aurrekontua izan zuen eta 78 milioiko diru-laguntza jaso zuen Altsasuko Udalak, Nafarroako Gobernutik eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Zientzia Ministeriotik.

Gaur egun, Zelandi kiroldegia Zelandi kirolgunearen barruan txertatuta dago. Kiroldegiari atxikituta igerileku estaliak, gimnasio gelak eta Zelandi frontoia daude, besteak beste. 2008ko irailaren 27an mustu zen Zelandi kirolgunea.