Euriagatik Iortia kultur gunean elkartu dira Altsasu eta Sakana institutuetako, Iñigo Aritza ikastola eta Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleek. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta euren ikastetxeetan tailer banatan parte hartu dute eta haietan konpromiso batzuk hartu dituzte, eguerdiko ekitaldian publiko egin dituztenak. Neskek alde batetik eta mutilek bestetik emakumeek pairatzen duten indarkeriarekin bukatzeko neurri sorta aletu dute.
Ekitaldian aurten Euskal Herrian hildako 4 emakumeak eta estatuan hildako 48ak izan dituzte gogoan eta une horretan esku morea zuten paperak jaso dituzte, hilketek duten neurria har zezaten. Ikasleen konpromisoen azalpen ekitaldia Lorena Arangoa clownaren saioarekin despeditu da.