Zinema ikusleen eguna Iortiara bueltan

Guaixe 2015eko abenduaren 10a

Altsasuko Iortia kultur gunea da Sakanan zinema programazio jarraitua eskaintzen duen areto bakarra. Lastailean hasi zen zinema denboraldi berria, ostiraletako eta larunbatetako bi emanaldiekin; gaurkotasunezko filma eta zineklubekoa. Gaurtik aurrera, ostegunetan 19:00etan, ikuslearen eguna izanen da Iortian. Nahi duenak gaurkotasunezko filma 3 eurotan ikusteko aukera izanen du. Ekimen hori ilbeltzean jarri zuen martxan Iortiak.