Altsasuko haurtzaroa eta beste

Guaixe 2015ko abe. 8a, 09:04

Mari Romero Fernandezek abenduaren 10ean Altsasuko Iortia kultur gunean La casa de la buhardilla (Tandaia, 2015) liburua aurkeztuko du.

Romerok lan autobiografikoa idatzi du. Quintana de la Serenan (Badajoz) jaio zen baina hilabete batekin gurasoek Altsasura ekarri zuten bizitzera. Lehenik aita etorri zen (1953an, 26 urterekin) lan egitera eta gero ekarri zuen familia. Bizitzako lehen 10 urteak Altsasun eman zituen eta gero familia Legazpira joan zen bizitzera. Irakasle-ikasketak egin zituen eta herriko eskola publikoan irakaslea da. Han du familia.

Poesia zalea zen aitaren eraginez, Romerok txikitatik idazteko zaletasuna izan du. Ipuinak, poesia eta nobela idatzi baditu ere, Altsasun aurkeztuko duena da argitaratu duen lehen lana. Liburuan Romerok adorez eta maitasun handiz kontatzen du bizi den lekuko parte nola lortzen den izatea. Beti ere, sorterria, Extremadura, ahaztu gabe. Liburuak Itziar Nazabalen koadro bat du azal gisa. Ekitaldirako gonbidapenak agortu dira.