Orioko abesbatza Altsasun ariko da

Guaixe 2015ko aza. 28a, 10:10

Igandean, 12:30ean, Iortia kultur gunean.

Salatxo abesbatzak euskal folklorez eta zarzuelen zatiekin osatutako errepertorioa ekarriko du Altsasura. Igor Arroyo zuzendariak hainbat adinetako abeslariak zuzentzen ditu. 22 urteko ibilbidean Arroyo da abesbatzak izan duen hirugarren zuzendaria. Aurretik, Marina Lertxundi eta Idoia Azurmendi izan ziren. Euskal Herriko makina bat txokotan eta Europako herrialdeetan (Espainia, Portugal, Frantzia, Italia eta Norvegia) eskaini ditu kontzertuak Salatxo abesbatzak. Urtero Orioko San Pedro eta San Nikolas festetako egun nagusian, elizkizunetan eta kaleetan kantatzen dute, baita bost urtetik behin ospatzen den Balearen Egunean ere. 2010ean ETBren Oh happy day lehiaketan parte hartu zuen.