Euriagatik kalean egin behar zen ekitaldia Iortia kultur gunera eraman eta han elkartu ziren ikasleak. Aurten Euskal Herrian bere etxekoek (senarrek, senar ohiek, bikotekideek) 4 emakume hil dituztela eta estatuan 58 direla gogorarazi eta zein gizarte motan bizi garen pentsatzeko eskatu zien ikasleei Idoia Goikoetxeak, udaleko berdintasun teknikariak. Galdera ere utzi zien: “egoera hau ez da estatu gaia izan behar?”
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta euren ikastetxeetan tailer banatan parte hartu dute. Gazteek euren espazioetan (koadrila, festa, ikastetxe edo batzuetan familia) inguruko neskek jasaten dituzten sexu erasoak tratatu dituzte. Goikoetxeak argitu zuenez, “inork ez du nesken kontrako sexu-erasoak dudan jarri. Eta honek, arraroa izan arren, alde positiboa du. Zerbait ezabatzeko dagoela ikusi behar baita. Hori da indarkeriarekin hausteko lehen pausoa”. Pauso hori ikasleek eman dutela aitortu zuen. Eta hartutako konpromisoak beste urrats bat direla gaineratu zuen.
Konpromiso horiek, alde batetik, neskek eta, bestetik, mutilek irakurri zituzten, “emakumeenganako indarkeriaren kontra paper desberdinak jokatzen baitugu eta, horregatik, jarrera desberdinak hartu behar ditugu”. Publiko egindako konpromisoak aurrera eramanen dituztela espero zutela gaineratu zuen Goikoetxeak. Gaur goizeko ekitaldian publiko egin zituzten konpromiso horiek. Azalpen ekitaldia Lorena Arangoa clownaren saioarekin despeditu zen.
Nesken konpromisoak
Elkar laguntzea.
Norberak bere sexu bizitza du eta ez dugu ez psikologikoki ez fisikoki iraintzea.
Sexu eraso bat ikusten edo sufritzen badugu erreakzionatzea.
Sexu eraso bat ikusten edo sumatzen dugunean arreta deitzea eta oso larria bada isuna edo idatzi bat egitea.
Sexu erasoa jaso duen edo jasotzen ari den pertsona laguntza eskaintzea.
Geure artean ez iraintzea eta errespetua izatea.
Eraso baten aurrean elkar laguntzea.
Defendatzen hastea.
Eskotea beldurrik gabe janztea.
Makillajea aurpegia estaltzeko ez erabiltzea.
Gustatzen ez zaigunean EZ esateko konpromisoa hartzea.
Mutilekin hain “bigunak” ez izan eta “rolloa” hainbeste ez segi eta defendatzea.
Neskei buruz mutilek egiten duten komentario sexistei erantzuna ematea.
Tabernatik ateratzerakoan edo komunera joaterakoan inor bakarrik ez uztea.
Festa giroan mutila neska erasotzen ari dela ikustean, inguruan laguntza eskatu eta neskari gustura dagoen galdetzea.
Elkar errespetatzea eta ez iraintzea.
Depilatu nahi ez duen emakumearen eskubidea aitortu eta ez iraintzea.
Gure burua defendatzea.
Sexu erasoen aurrean ekitea.
Genero indarkeria fisiko eta psikologikoaren kontra ekin.
Ideia sexisten inposizioaren kontra lan egin.
Geu errespeta gaitzaten helburua jarri.
Mutilen konpromisoak
Txiste sexistarik ez egitea.
Emakume mozkortuez ez aprobetxatzea.
Begirada lizunik ez egitea.
Sexu erasorik ez egitea eta ikusitakoak salatzea.
Etxeko gauzetan berdintasunez jokatzea.
Ikasgelan sexu erasorik ikusiz gero pertsona horrekin hitz egitea.
Neska bat iraintzen ikusiz gero hura laguntzeko zerbait egitea.
Lagunartean komentario sexista bat entzutean lagunari esan duen horretan pentsatzeko eskatzea.
Etxera joateko beldurra duten neskei laguntzea.
Eraso sexistak ikusten baditugu, aurretik galdetuta saihestea.
Emakumezkoak gizonezkoak bezala tratatzea.
Altuan piroporik ez egitea.
Bortxaketa kasuan bortxatzailea eta bortxatua bereizi eta azken horri laguntza eskaintzea.
Sexu bereizketarik ez egotea.
Estereotipoak desegitea.
Neska iraintzen duten kasuan neska laguntzea.
Piropo sexistak lekuz kanpo daude.
Emakumeak berdinak bezala tratatzea.
Ikasgelara etortzen den neska besteak bezala tratatu eta integratzen laguntzea.
Sexu eraso baten aurrean kontra atera.
Sexu erasoa pairatzen duen eta bere burua defendatu ezin duen emakumea laguntzea.
Emakumeenganako erasoei modu lasaian aurre egitea.
Sexu jazarpen egoera ikusiz gero biktima laguntzea.
Emakumea objektu gisa ez erabiltzea.