Altsasuk ez zuen partidari eustea lortu

Guaixe 2015ko aza. 30a, 12:29

Erregional maila. 12. jardunaldia: Altsasu 1 – Doneztebe 3

Dantzalekun jokatutako lehian gauzak ongi hasi ziren Altsasurendako, 10. minutuan Iokinek talde gorria aurreratu baitzuen. Altsasuarrak agintea hartzen saiatu ziren, baina ez zuten baloia behar bezala mugitu eta atsedenaldia baino lehen berdintzea lortu zuen Doneztebek. Bigarren zatian nahasmena izan zen nagusi, eta baloiagatik gogor borrokatu zuten bi taldeek. Bukaera aldera, bi jokalditan gola sartzea lortu zuen Doneztebek eta 1 eta 3 galduta, punturik gabe geratu zen Altsasu.

Lezkairuk jarraitzen du erregional mailako 3. Multzoko lider (34 puntu). Altsasu 13.a da (9 puntu). Asteburuan 11 punturekin 11.a den Liedenako Aurrera izango du aurkari Altsasuk.