Iñigo Aritzako txapeldunak

Guaixe 2015ko abe. 1a, 12:11

Igandean jokatu ziren Iñigo Aritza Pilota Txapelketako finalak

Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako finalak igandean jokatu ziren, Burunda pilotalekuan. Aurten ikastolako 46 ikaslek hartu dute parte ikastolak pilota sustatzeko antolatzen duen txapelketan. Neska-mutikoek ongi pasatu dute txapelketan, eta hori betetako beste helburuetako bat da. Igandean primerako giroa izan zen Burunda pilotalekuan, eta finalistek euren txapelak eta dominak pozik jaso zituzten. Zorionak guztioi.

Iñigo Aritza Pilota Txapelketako finalak
LH 3: Hodei Ulaiar 7 – Aimar Igoa 18
LH 4: Oier Mitxelena 9 – Patxi Azpeitia 18
LH 5: Iker Agudelo 18 – Aimar Gracia 5
LH 6: Araitz San Roman 11 – Lander Peral 18
DBH 1: Angel Vergara 18 – Jokin Senar 9
DBH 2: Oier Berastegi 13 – Izadi Reparaz 18