2015/12/09 18:30 - 20:00

Seme-alaben jokabide desafiatzailearen aurrean aritzeko moduak

Iortia (EZ) kultur gunea, Altsasu

Egun berean, ordu erdi lehenago, 18:00etan  nerabeen familientzat interesgarria deritzogun ekimen baten berri emanen da. Zehazki, ekimen hau Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatetik (Donostiatik) aurrera eramaten ari den ikerketa bat da eta bertatik etorriko zaizkigu horren zehaztasunak ematera. Ikerketa taldearen helburua familia harremanak eta atxikimendua nerabezaroko ongizatearekin duten harremana aztertzean datza, berrikuntza guraso nahiz 12-18 urte arteko nerabeen parte hartzea bilatzen dela izanik. Oso garrantzitsua da bai gurasoen eta bai nerabeen ikuspegia edukitzea honelako ikerketetan; izan ere, modu honetara familia harremanen irudi osatuago bat eduki ahal izango da, etorkizunean garapenaren aldi konplexu honetan ematen diren egoeren aurrean erantzun eraginkorragoak izateko aukera eskainiz. Ziur gaude lortuko diren emaitzek lagunduko dutela gure errealitatea hobeto ezagutzen eta, hortik abiatuz, epe motzean nerabeen ongizatean eragin positiboa izango dutela.

Jakina denez, neurri handi batean, ikerketaren emaitzen balio eta zehaztasuna familia askoren parte hartzearen menpe dago. Hori dela eta, ikerketa proiektu hau aztertu ondoren, APYMAk ekimen hau ezagutaraztea du helburu, berorren berri izan dezazuen, eta parte-hartze aktiboa izatera gonbidatzen zaituztegu.

Ikerketaren nondik norakoak gehiago ezagutu nahi ezkero edota bertan parte hartu, ikerketa taldearekin harremanetan jar zaitezkete honako helbide elektronikora idatziz: adolescentesyfamilia@gmail.com edo telefono hauetara deituz: 943018893 edo 943015654 (Itziar Alonso-Arbiol edo Maia Beitia).
Ikertzaileek familioi interesgarri egingo zaigula iruditzen zaie eta biziki animatzen gaituzte bertan parte-hartzera.

Altsasu Institutuko Guraso Elkartea

Hizkuntza: Euskara